Charlas viajeras

Durante este mes, en el proyecto Güre Aiton Amonak hemos tenido diferentes charlas de jóvenes viajeros, que por un motivo u otro han pasado temporadas en otros países.

Hilabete honetan zehar, Güre Aiton Amonak proiektuan, arrazoi bat edo beste dela eta, atzerriko herrialdeetan denboraldiak igaro dituzten gazte bidaiarien hitzaldiak izan ditugu.

La primera charla fue en Güeñes y en ella, Sira y Tutxi Valenciaga nos contaron su experiencia de alpinismo en Marruecos. Más concretamente la expedición al Tuobkal, uno de los “cuatro miles” del Atlas.

Lehenengo hitzaldia Güeñesen izan zen. Horretan, Sira eta Tutxi Valenciagak haien esperientzia Marokon alpinismoa egiten kontatu ziguten. Zehazki, Tuobkal mendira egindako espedizioa, Atlas mendikatearen “lau mila” batera.

En la segunda charla, realizada en Zaramillo, Holly Brigdeman y Kate Santoro nos contaron su experiencia como profesoras de inglés en Euskadi. Esta vez cambiaba el punto de vista, ya que eran jóvenes viajeras que dejaban sus países de origen y venían a Euskadi. Así todo, también pudimos conocer las costumbres de sus países, Inglaterra y Estados Unidos, y así comprender mejor su experiencia.

Bigarren hitzaldian, Zaramillon eginda, Holly Brigdeman eta Kate Santoro nolakoa den haien bizitza ingeles irakasle bezala azaldu ziguten. Oraingoan egoera kontrakoa zen, zeren eta haien herriak utzi eta Euskadira etortzen ziren gazte bidaiariak baitziren. Hala ere, haien herrien ohiturak (Ingalaterra eta Estatu Batuak) ere ezagutzeko aukera izan genuen.

En la tercera charla volvimos a Güeñes, esta vez de la mano de Javier Fernández, que nos contó su experiencia como voluntario en África. Javier viajó dos veces a un pueblo de Tanzania para colaborar en la construcción de una escuela.

Hirugarren hitzaldian Güeñesera bueltatu ginen. Oraingoan, Javier Fernández bere esperientzia boluntario gisa Afrikan kontatu zigun. Javierrek bi aldiz bidaiatu zuen Tanzaniako herri batera, eskola baten eraikuntzan parte hartzera.

En la cuarta charla, en Sodupe, un vecino de la localidad, Aitor Hormazabal, nos contó cómo fue vivir un curso universitario en Chile. Además de eso, durante ese tiempo, también viajo por varios países sudamericanos que todos pudimos conocer a través de sus anécdotas.

Laugarren hitzaldian, Sodupen, auzoko batek, Aitor Hormazabal, nolakoa izan zen Txilen unibertsitateko ikasturte bat egitea azaldu zigun. Horrez gain, denboraldi horretan zehar, hego Amerikatik bidaiatzeko aukera ere izan zuen eta bere pasadizoei esker hango herrialde batzuk ezagutu genituen.

En la quinta y última charla viajera incluida en el proyecto Güre Aiton Amonak, que fue en la Quadra, tuvimos a Arrate Herrera que disfrutó de un Erasmus en Udine, Italia. Al igual que Aitor, también tuvo la ocasión de viajar, esta vez por Europa.

Bostgarren eta Güre Aiton Amonak proiektuaren barnean edukitako azkenengo hitzaldia La Quadran izan zen. Horretan, Arrate Herrera bere esperientzia Udinen (Italian) Erasmus ikasle bezala kontatu zigun. Arratek ere beste herrialdeetara bidaiatzeko aukera izan zuen, oraingoan Europan zehar.

Con todos ellos hemos conocido países y experiencias nuevas, de las que siempre se aprende algo. ¡Gracias!

Haiekin guztiekin herrialde eta esperientzia berriak ezagutu ditugu, aldi berean zerbait ikasten ere. Eskerrik asko!

Actividades Mayo

Ya tenemos preparadas las actividades que realizaremos durante el mes de mayo en el proyecto Güre Aiton Amonak.

Como siempre, se continúa con la gimnasia. Además, realizaremos nuevamente el también habitual taller de cocina. Esta vez, la gastronomía elegida nos toca más cerca, ya que será cocina navarra.

A parte de ello, en los últimos años mayo ha sido el mes viajero, y así será también este año. A través de charlas de viajeros de la zona, conoceremos otros lugares y sus aventuras viajando.

¡Os esperamos!

Maiatzean Güre Aiton Amonak proiektuan burutuko ditugun ekintzak jada prest daude.

Beti bezala, gimnasiarekin jarraituko dugu. Bestalde, ohikoa den sukaldaritza tailerra egingo dugu. Oraingoan etxetik hurbil dagoen gastronomia ezagutuko dugu: Nafarroako sukaldaritza hain zuzen ere.

Horrez gain, azken urteotan maiatza bidaien hilabetea izan da, eta hala izango da aurten ere. Eskualdeko zenbait bidaiarien hitzaldien bidez, munduko beste tokiak ezagutuko ditugu, eta baita horietan bizitako abenturak ere.

Itxaroten zaituztegu!

Diseño de marcapáginas

Con motivo del día del libro, en Güre Aiton Amonak, hemos realizado un taller de diseño de marcapáginas.

Entre todos, hemos realizado unos originales y divertidos marcapáginas de papel. Hemos dejado volar la imaginación y han surgido todo tipo de creaciones: desde animalitos a monstruos.

Aquí os dejamos unas fotos de los distintos días para que veáis todas las creaciones.

Liburuaren egunagatik, Güre Aiton Amonak proiektuan orri-markatzaile egiteko tailerra burutu dugu.

Guztion artean, paperezko orri-markatzaile original eta dibertigarri batzuk egin ditugu. Irudimena askatu eta denetariko ereduak sortu dira: animalietatik munstroetara.

Hona hemen egun hauetako argazki guztiak, egindakoa ikus dezazuen.

Cocina Canaria

Esta semana en el proyecto Güre Aiton Amonak hemos añadido una receta nueva a nuestro libro de cocina.

Seguimos en nuestro viaje por las distintas regiones y esta vez hemos parado en canarias. Hemos cocinado dos platos típicos de esa región. De primero hemos hecho el llamado plato “Ropa vieja” y de postre unos dulces con un nombre un tanto curioso “Trucha de batata”. Todo estaba muy rico y para repetir, pero esta vez en la cocina de casa.

¡Hasta la próxima!

Aste honetan Güre Aiton Amonak proiektuan errezeta berria erantsi diogu gure sukaldaritza liburuari.

Eskualde desberdinetatik bidaiatzen jarraitzen dugu. Oraingoan Kanariar uharteetan geldialdia egin dugu hango bi plater ezagutzeko. Egindako lehengo platerra “ropa vieja” deiturikoa izan da. Bigarren platera, izen arraro samarra duen postrea izan da: “trucha de batata”. Dena oso gozo zegoen, etxeko sukaldean berriz egiteko.

Hurrengora arte!